2012/02/05

Lan eta lan, besterik ez dugu egiten

Lan handia dugu Basuto eskolan: Artigas, bikoteka, power point... GOAZEN ikustera!

2012/02/03

Pakearen eguna

Hona hemen, aurtengo Pake Egunerako egin ditugun lanak. Eskola osoak parte hartu du. ESKERRIK ASKO GUZTIEI!

2012/02/02

Eskolako hiru babesleak

 Nik zortzi urte daramatzat Basurtoko eskolan. Eskola hau duela 50 urte egin zen, eta leku horretan lehen zelai bat zegoen. Gero animalien azoka ipini zuten eta azkenik gure eskola, baina hor mantendu ziren hiru zuhaitz potolo eta handi. Haiek kontatuko digute eskolaren historia.
  -Kaixo! Ni erdiko zuhaitza naiz, nire arrebak alboan daude. Lehen zelai bat zegoen eskolaren lekuan eta zelaian mota askotako animaliak zeuden. Geroago abereen azoka ipini zuten eta guk behi, txerri, oilo eta ahuntzak ikusten genituen. Azkenean eskola jarri zuten eta hortik aurrera ez genuen berriro ikusi animalia horiek. Baina beste animalia batzuk etorri ziren: umeak. Umeak elkar jotzen zuten, futbolean jokatzen zuten, gezurrezko motorrekin jolasten zuten…
  Orain gu labean ipintzeko zur pila besterik ez gara. Moztu gaituzte gaixorik geundelako eta beste zuhaitz batzuk landatu dituzte. Orain ez dugu ez animaliarik ezta umerik ere ikusten. Gustatuko litzaiguke berriro ikustea!
                                                                 Isidro  6. D